Esportatu PDF gisa
Uneko fitxategia Portable Document Format formatuan (PDF), 1.4 bertsioan, gordetzen du. PDF bat edozein plataformatan ikusi eta inprima daiteke jatorrizko formatuan, baldin eta dagokion softwarea instalatuta badago.
Orokorra
Barrutia
PDF fitxategian dauden orrialdeen esportatzeko aukerak ezartzen ditu.
Denak
Definitutako inprimatze-area guztiak esportatzen ditu. Ez badago inprimatze-arearik definituta, dokumentu osoa esportatzen du.
Orrialdeak
Koadroan adierazten dituzun orrialdeak esportatzen ditu.
Orrialde-bitarte bat esportatzeko, erabili 3-6 formatua. Banakako orrialdeak esportatzeko, erabili 7;9;11 formatua. Nahi izanez gero, orrialde-bitarteak eta banakako orrialdeak konbinatuz esporta daitezke, 3-6;8;10;12 formatua erabiliz.
Hautapena
Uneko hautapena esportatzen du.
Irudiak
Dokumentuko irudien PDF esportatzeko aukerak ezartzen ditu.

Kapsulatutako aurrebistak dituzten EPS irudiak aurrebista gisa esportatzen dira soilik. Kapsulatutako aurrebistak ez dituzten EPS irudiak leku-marka huts gisa esportatzen dira.
Galerarik gabeko konpresioa
Irudien galera gabeko konpresioa hautatzen du. Pixel guztiak gordetzen dira.
JPEG konpresioa
Irudien JPEG konpresioa hautatzen du. Kalitate-maila handia badute, ia pixel guztiak gordetzen dira. Kalitate-maila txikia badute, pixel batzuk galdu egiten dira eta artefaktuak txertatzen dira, baina fitxategiaren tamaina txikitu egiten da.
Kalitatea
Sartu JPEG konpresio-mailaren kalitatea.
Murriztu irudi-bereizmena
Irudien lagin berriak egiteko edo tamaina txikitzeko modua hazbeteko pixel kopuru txikiagoan ezartzen du.
Hautatu irudien helburuko bereizmena.
Orokorra
PDF esportatzeko aukera orokorrak ezartzen ditu.
PDF hibridoa (kapsulatutako ODF fitxategia)
Ezarpen honi esker, dokumentua bi fitxategi-formatu (PDF eta ODF) dituen .pdf fitxategi modura esportatu dezakezu. PDF ikustaileetan .pdf fitxategi arrunten moduan ikusten da, eta aldi berean, LibreOffice aplikazioan editatzeko moduan gordetzen da.
PDF/A-1a fitxategia (ISO 19005-1)
PDF/A-1a formatura bihurtzen du. Formatu hori denbora askoan irauten duen dokumentu elektronikoen fitxategi-formatu bat da. Iturburuko dokumentuan erabilitako letra-tipo guztiak sortutako PDF fitxategian kapsulatuko dira. PDF etiketak idatziko dira.
Etiketadun PDFa (gehitu dokumentuaren egitura)
Etiketa bereziak dagozkien PDF etiketetara esportatzen ditu. Honek fitxategiaren tamaina asko handi dezake.
PDF etiketadunak dokumentu-edukiaren egiturari buruzko informazioa dauka. Hori lagungarria izan daiteke pantaila desberdinak dituzten gailuetan dokumentua bistaratzeko, bai eta pantaila irakurtzeko softwarea erabiltzean ere.
Esportatu laster-markak
Hautatu, Writer dokumentuko laster-markak PDF laster-marka gisa esportatzeko. Laster-markak eskemako paragrafo guztietarako sortzen dira ( ) eta aurkibideko sarrera guztietarako, horiei hiperestekak esleitu badizkiezu iturburu-dokumentuan.
Editatu iruzkina
Writer eta Calc-eko dokumentuetako iruzkinak PDF ohar gisa esportatzea hautatzen du.
Writer dokumentuetako iruzkinak LibreOffice aplikazioan erakusten diren moduan esportatzeko, aukeratu LibreOffice - Hobespenak Tresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Inprimatu eta hautatu Marjinetan aukera Iruzkinak arean. Esportatutako orrialdeen eskala txikiagotu eta iruzkinak marjinetan kokatuko dira.
Sortu PDF inprimakia
Aukeratu PDF inprimaki bat sortzea. PDF dokumentuaren erabiltzaileak bete eta inprimatu egin dezake.
Bidali formatua
Hautatu bidalitako inprimakien formatua PDF fitxategian.
Hautatu bidaltzailearengandik jasoko dituzun datuen formatua: FDF (Forms Data Format), PDF, HTML edo XML.
Dokumentuan ezarritako kontrolaren URL propietatea gainidazten dute ezarpen hauek.
Baimendu eremuen izenak bikoiztea
Eremuaren izen berdina hainbat eremuentzako erabiltzea baimentzen dizu sortutako PDF fitxategian. Desgaituta balego, eremuen izenak esportatzean izen esklusiboak erabiliz sortuko dira.
Esportatu automatikoki txertatutako orri zuriak
Aktibatuta badago, txertatutako orrialde zuriak automatikoki inprimatuko dira. Aukera hau onena da bi aldetatik inprimatzeko. Adibidea: liburu bateko "kapitulu" baten paragrafo-estiloa beti zenbaki bakoitiekin hasteko ezartzen da. Aurreko kapitulua orrialde bakoiti batez amaitzen da. LibreOffice(e)k zenbaki bikoitia duen orrialde zuri bat txertatzen du. Aukera honek orrialde bikoitia inprimatu behar den edo ez kontrolatzen du.
Erabili erreferentziako XObjects objektuak
Aukera honek PDF irudiak berriro PDFra nola esportatuko diren moldatzen du. Aukera hau desgaituta dagoenean, PDF datuen lehen orrialdea irteeran sartzen da. PDF esportazioak erabilitako irudiak, letra-tipoak eta beste zenbait baliabide fusionatzen ditu esportazioan. Eragiketa konplexua da, baina emaitza hainbat ikustailetan bistaratu daiteke. Aukera gaituta dagoenean, erreferentziako XObject marka erabiltzen da: eragiketa sinplea da, baina ikustaileek marka mota hori onartu behar dute irudi bektorialak erakutsi ahal izateko. Bestela, bitmap alternatibo bat erakutsiko da ikustailean.
Hasierako ikuspegia
Panelak
Orria soilik
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Orriaren edukia bakarrik erakutsiko du.
Laster-markak eta orria
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Laster-marken paleta eta orri-edukia erakutsiko ditu.
Koadro txikiak eta orria
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Koadro txikien paleta eta orri-edukia erakutsiko ditu.
Ireki orrialde honetan:
Hautatu zehaztutako orrialdea erakusteko irakurleak PDF fitxategia irekitzen duenean.
Handitzea
Lehenetsia
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Orri-edukia zoomik gabe erakutsiko du. Irakurtzeko softwarea lehenespenez zoom-faktore bat erabiltzeko konfiguratuta badago, orria zoom faktore horrekin bistaratuko da.
Doitu orria leihoan
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Orria irakurlearen leihoan erabat sartzeko moduko zoomarekin erakutsiko du.
Doitu zabalera
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Orria irakurlearen leihoaren zabaleran sartzeko moduko zoomarekin erakutsiko du.
Doitu ikusgai
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Orriko testua eta grafikoak irakurlearen leihoaren zabaleran sartzeko moduko zoomarekin erakutsiko ditu.
Zoom-faktorea
Hautatu zoom-faktore bat irakurleak PDF fitxategia irekitzen duenean.
Orri-diseinua
Lehenetsia
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Irakurtzeko softwarearen diseinu-konfigurazioaren arabera bistaratuko ditu orriak.
Orri bakarra
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Aldiko orri bakar bat bistaratuko du.
Jarraitua
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Zutabe bertikal jarraitu batean erakutsiko ditu orriak.
Aurrez aurreko orriak jarraian
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Orriak aurrez aurre erakutsiko dira zutabe jarraitu batean. Bi orri baino gehiago edukiz gero, lehen orria eskuinean bistaratuko da.
Lehen orria ezkerrean
Hautatu orrialdeak alboz albo zutabe batean erakusten dituen PDF fitxategi bat sortzeko. Bi orrialde baino gehiagorentzako, aurreneko orrialdea ezkerrean bistaratuko da. Testu-diseinu konplexuaren euskarria gaitu behar duzu Aukerak elkarrizketa-koadroko Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntza atalean.
Erabiltzaile-interfazea
Leiho-aukerak
Ezarri leihoari hasierako orriaren tamaina
Hautatu hasierako orri osoa bistaratzen duen leiho batean erakutsiko den PDF fitxategi bat sortzea.
Zentratu leihoa pantailan
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Pantailan zentratutako leiho batean bistaratuko da.
Ireki pantaila osoko moduan
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Pantaila osoko moduan ikusiko da, beste leiho guztien aurrean.
Bistaratu dokumentuaren titulua
Hautatu PDF fitxategi bat sortzeko. Dokumentuaren titulua agertuko da titulu-barran.
Erabiltzaile-interfazearen aukerak
Ezkutatu menu-barra
Hautatu irakurlearen menu-barra ezkutatzeko dokumentua aktibo dagoenean.
Ezkutatu tresna-barra
Hautatu irakurlearen menu-barra ezkutatzeko dokumentua aktibo dagoenean.
Ezkutatu leiho-kontrolak
Hautatu irakurlearen kontrolak ezkutatzeko dokumentua aktibo dagoenean.
Trantsizioak
Erabili trantsizio-efektuak
Impresseko diapositiben transizioen efektuak dagokien PDFko efektuetara esportatzea hautatzen du.
Laster-markak
Laster-marken maila guztiak
Hautatu laster-marken maila guztiak erakusteko irakurleak PDF fitxategia irakurtzen duenean.
Laster-marken maila ikusgaiak
Hautatu hautatutako mailaraino jaisten diren laster-markak erakusteko irakurleak PDF fitxategia irakurtzen duenean.
Estekak
Zehaztu zure dokumentuko laster-markak eta hiperestekak nola esportatuko diren.
Esportatu laster-markak izendatutako helburuen gisa
PDF fitxategietako laster-markak (erreferentzien helburuak) area angeluzuzen gisa defini daitezke. Horrez gain, objektu izendunetarako laster-markak haien izenen bidez defini daitezke. Gaitu kontrol-laukia zure dokumentuko objektuen izenak baliozko laster-marken helburu gisa esportatzeko. Horrela, beste dokumentu batzuetatik izenaren bidez estekatu ahal izango da objektu horietara.
Bihurtu dokumentuaren erreferentziak PDFko helburu
Gaitu kontrol-lauki hau beste ODF fitxategi batzuei erreferentzia egiten dieten URLak izen bereko PDF fitxategi bihurtzeko. URL erreferentziagileetan, .odt, .odp, .ods, .odg, eta .odm luzapenak .pdf luzapen bihurtzen dira.
Esportatu fitxategi-sistemarekiko URL erlatiboak
Gaitu kontrol-lauki hau URLak beste dokumentuetara fitxategi-sistemako URL erlatibo gisa esportatzeko. Ikus laguntzako "hiperesteka erlatiboak".
Dokumentu gurutzatuen estekak
Zehaztu PDF fitxategiko beste fitxategietarako hiperestekak nola kudeatu behar diren.
Modu lehenetsia
Sistema eragileak zehazten du PDF dokumentuko beste dokumentuetarako estekak nola kudeatzen diren.
Ireki PDF irakurle aplikazioarekin
Dokumentu arteko estekak une horretan dokumentua erakusten ari den PDF irakurlearen aplikazioarekin irekitzen dira. PDF irakurlearen aplikazioak hiperestekaren barruan zehaztutako fitxategi mota kudeatzeko gai izan behar du.
Ireki web arakatzailearekin
Dokumentu arteko estekak Interneteko arakatzailearekin irekitzen dira. Interneteko arakatzaileak hiperestekaren barruan zehaztutako fitxategi mota kudeatzeko gai izan behar du.
Segurtasuna
Gorde pasahitza
Egin klik pasahitza sartzeko elkarrizketa-koadroa irekitzeko.
Pasahitz bat ezar daiteke PDFa nork ikusten duen kontrolatzeko. Aukerako pasahitz bat sartu dezakezu, PDFa ikusten ari den pertsonak hura editatu eta/edo inprimatu ahal dezan.
Inprimatzea
Ez da onartzen
Ez da onartzen dokumentua inprimatzea.
Bereizmen txikia (150 dpi)
Bereizmen txikiarekin (150 dpi) bakarrik inprima daiteke dokumentua. Ezarpen hau ez dute betetzen PDF irakurle guztiek.
Bereizmen handia
Dokumentua bereizmen handiarekin inprima daiteke.
Aldaketak
Ez da onartzen
Ez da onartzen eduki-aldaketarik.
Orrialdeak txertatzea, ezabatzea eta biratzea
Orrialdeak txertatzea, ezabatzea eta biratzea bakarrik onartzen da.
Inprimaki-eremuak betetzea
Inprimaki-eremuak betetzea bakarrik onartzen da.
Iruzkinak, inprimaki-eremuak betetzea
Iruzkinak gehitzea eta inprimaki-eremuak betetzea bakarrik onartzen da.
Edozein, orrialdeak ateratzea izan ezik
Aldaketa guztiak onartzen dira, orrialdeak ateratzea izan ezik.
Gaitu edukia kopiatzea
Hautatu arbelean edukia kopiatzea gaitzeko.
Gaitu testu-atzipena erabilerraztasun-tresnentzat
Hautatu testu-atzipena gaitzeko erabilerraztasun-tresnentzat.
Sinadura digitalak
Fitxa honek, sinadura digitala izango duen PDF baten esportazioari lotutako aukerak ditu.
Sinadura digitalak PDFa jatorrizko egileak (alegia, zuk) sortu zuela ziurtatzeko erabiltzen dira, eta sinatu ondoren dokumentua ez dela aldatu ziurtatzeko.
Sinatutako PDF esportazioak zure gakoen biltegi-kokapen lehenetsian edo txartel adimentsu batean gordeta dauden gakoak eta X.509 ziurtagiriak erabiltzen ditu.
Erabiliko den gako-biltegia hautatzeko, erabili LibreOffice - Hobespenak Tresnak - Aukerak - LibreOffice - Segurtasuna - Ziurtagiriaren bide-izena.
Txartel adimentsu bat erabiltzean, zure gako-biltegiak hura erabili ahal izateko moduan konfiguratuta egon behar du. Konfigurazio hori txartelaren softwarea instalatzean egiten da.
Erabili ziurtagiri hau PDF dokumentuei sinadura digitala eransteko
PDF esportazio hau sinatzeko erabiliko den ziurtagiria hautatzea ahalbidetzen du.
Hautatu
Hautatu ziurtagiria elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Hautatu duzun gako-biltegian aurkitutako ziurtagiri guztiak bistaratuko dira. Gako-biltegia pasahitz bidez babestuta badago, hura eskatuko dizu aplikazioak. PIN bidez babestuta dagoen txartel adimentsu bat erabiltzean, orduan ere PINa eskatuko dizu.
Hautatu PDF esportatuari sinadura digitala eransteko erabiliko duzun ziurtagiria, hari dagokion lerroan klik eginez, eta ondoren sakatu Ados.
Sinadura digitalak fitxako gainerako eremuak ziurtagiri bat hautatu ondoren soilik erabili ahal izango dira.
Ziurtagiriaren pasahitza
Sartu hautatutako ziurtagiriari lotutako gako pribatua babesteko erabili den pasahitza. Normalean gako-biltegiaren pasahitza izaten da.

Gako-biltegiaren pasahitza jadanik sartu bada Hautatu ziurtagiria elkarrizketa-koadroan, gako-biltegia beharbada jadanik desblokeatuta dago eta ez da pasahitza berriro behar. Hala ere, segurtasuna bermatzeko, sar ezazu berriro.

Txartel adimentsu bat erabiltzean, sartu PIN zenbakia hemen. Txartel adimentsuen zenbait softwarek PINa berriro eskatzen dute sinatu baino lehen. Astuna da, baina txartel adimentsuek horrela funtzionatzen dute.
Kokalekua, harremanetarako informazioa, arrazoia
Hiru eremu horien bidez, PDFari aplikatuko zaion sinadura digitalari buruzko informazio gehiago sartu daiteke, aukeran (non, nork eta zergatik sortu zuen). Bakoitzari dagokion PDF eremuetan txertatuko da informazioa, eta PDFa ikusten duen edonork ikusi ahal izango du. Hiru eremuetako edozein edo denak hutsik utzi daitezke.
Denbora-zigilu Autoritatea
Aukeran Denbora-zigilu Autoritate (TSA) URL helbide bat hautatzea baimentzen dizu
PDFa sinatzeko prozesuan, denbora-zigilu autoritatea zure sinaduran txertatuko den digitalki sinatutako denbora-zigilu bat lortzeko erabiliko da. (RFC 3161) denbora-zigilu honek PDFa ikusten duen edonork dokumentua noiz sinatu den egiaztatzea baimenduko du.
Hautatu daitezkeen TSA URLak honako aukeran konfiguratzen dira: LibreOffice - Hobespenak Tresnak - Aukerak - LibreOffice - Segurtasuna - TSAk.
TSA URLrik aukeratzen ez bada (lehenetsia), sinadurak ez du denbora-zigilurik izango, ordez ordenagailuaren uneko ordua erabiliko da.
Esportatu oharrak
Uneko fitxategia PDF formatuan esportatzen du.